Izan Proposamena

Propuesta Izan

DESKRIBAPENA

Proposamena geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzean datza. Helburu horrekin, hobeto bizitzeko, elkarbizitzeko eta hezteko, zortzi ikaskuntza nagusitan biltzen du bere edukia. Eskolan, familian eta gizartean hobetzeko helburuarekin parte hartzen duen edozein pertsonari edo talderi zuzendua dago.

HELBURUAK

Helburu nagusiak: hausnarketari laguntzea Hausnarketa eragitea bizitzarako eta elkarbizitzarako lehentasun nagusiari buruz, mahai gainean jarriz Izan Proposamenaren tesia: lehenbizi, pertsona izaten ikasi eta hezi.

  • Bizitzarako eta elkarbizitzarako dauden baliabide didaktikoen sakabanaketari eta desordenari buruzko kezkarekin bat egin, eta alor horretako ikaskuntza nagusiak ordenatu eta hierarkizatu.
  • Hezkuntzan, bizitzarako eta elkarbizitzarako agintza- eta metodologia-pedagogiekin batera, gizakion alderik bereziki eta orokorki gizatiarrena ardatz duten bizi-ikaskuntzak irakasteari buruzko hausnarketa sustatu.
  • Gizaki izaten ikastea eta heztea bizitzarako eta elkarbizitzarako lehentasuna dela uste duen hezitzaileari zer ikaskuntza teoriko eta praktiko komeni zaizkion argitzen lagundu.

Berariazko helburuak: esperientzia bat sustatzea.

  • Agintza-ikaskuntzen sakabanaketa eta nagusitasuna ordenatzeko, sinplifikatzeko eta eragingarri bihurtzeko baliabide pedagogikoak eta didaktikoak eskaini, bizitzarako eta elkarbizitzarako zenbait bizi-ikaskuntza funtsezkorekin.
  • Pertsona izateko zereginari sakonago ekin nahi dion gizon-emakume edo talde orori baliabide teorikoak eskaini, Izan Proposamenaren eta haren zortzi bizi-ikaskuntzen bitartez.
  • Pertsona izaten hezteko esperientziari sakonago ekin nahi dion gizon-emakume edo talde orori baliabide praktikoak eskaini, Izan Proposamenaren eta haren 300dik gorako jarduera eta iradokizun zehatzen bidez.
  • Mailakako ikuspegi batekin (gutxitik gehiagora haziz), Izan Proposamena probatzeko prest dauden eskolekin, familiekin, hezitzaileekin eta abarrekin (interesatuak eta lanerako gogoz daudenekin, alegia) sare bat osatu.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Hainbat aukera, 2 orduko aurkezpen saioetatik hasi eta 16 ordu edo gehiagoko prestakuntza saioetara. Aholkularitza ere bai.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Web orri propioa, material didaktiko guztiarekin: www.izanproposamena.org
Kategorian, baliabide didaktikoak ere aurreikusten dira.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza,

Bizikasi, Elkarbizitza, Hezkuntza, Pertsona,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Elkarteak orokorrean
- Herritarrak orokorrean
- Gurasoak, hezitzaileak
- Gazteak (12 -18 urte)
- Helduak (18>)

Prestakuntza: kontsultatu erakundearekin
Material didaktikoa: doan izanproposamena.org web orrian

Baketik

Maialen Lizarralde
Hezkuntza arloko arduraduna
m.lizarralde@baketik.org
943 251 005

Kondeko Aldapa 5B,
20400 Tolosa, Gipuzkoa

www.baketik.org facebook.com/baketikfundazioa twitter.com/baketik