DESKRIBAPENA
Indarkeria politikoak eta terrorismoak eragindako gizarte ehuna berreskuratzeko ekimen sozial eta hezitzaileak dira: Hauetako bi, ikuspegi hezitzailetik diseinaturik daude eta ikasleekin burutzeko pentsatu dira:
- Bakeaz blai: biktima hezitzaileekin egindako egitasmo pedagogikoa.
- Taupadak: Indarkeriaren eragina eta gizarte ehuna berregiteko baliabide pedagogikoa.
Beste hiruak ikuspegi sozial eta kolektiboa daukate, hiritarrekin burutzen diren topaketak dira:
- Guztion Bidean-herritarren prozesuak: indarkeriaren ondorioen inguruan hausnarketa partekatua egiteko gune bat eskaintzen du.
- Tokian tokiko Glencree: “Glencree esperientzia”-tik abiatuta (eragile ezberdinetako biktimen topaketa) elkarrizketa ahalbidetzeko egitasmoa.
- MemoriaLab: gizartearen eraikuntzaren alde Gernika Gogoratuz eta Gernikako Bakearen museoarekin batera Bakeolak sustatu duen egitasmoa.
HELBURUAK
- Ikastetxe nahiz hiritarrei gizarte ehuna berreskuratzeko baliabide hezitzaileez hornitu.
- Gertatu denaren inguruan konpetentzia eta ezagutza areagotu (bizi izandakoa ez zela bidezkoa izan). Behar dena lantzea zera bermatu dezagun: ez bedi errepikatu.
- Gizarte eraikuntzan ekarpenak egin memoria integratzaile eta Giza Eskubideetan oinarritu dadin.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Programa hauek garatu behar dituzten perfilaren arabera egokitzen dira.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek baliabide didaktikoak, sentsibilizazioko eta heziketako ekintzak ere aurreikusten ditu.
Eskuhartzea
Indarkeria,
Biktimak, Gertuko memoria, Giza Eskubideen urraketa, Indarkeria politikoa eta terrorismoa,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- Elkarteak orokorrean
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)
- Proiektuaren garapenaren arabera
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko
Bakeola
Bizkaia: Rocio Salazar, Gipuzkoa: Maider Martiarena
Teknikariak
Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032
Bizkaia:
Simon Bolivar 8b 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15, 20003 Donostia
www.bakeola.org facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola