DESKRIBAPENA
Bakeolak ikastetxeei bizikidetza hobetzen eta bertan sortzen diren gatazken kudeaketan laguntzen die.
Zerbitzu honen baitan eskaintzen diren zerbitzu batzuek hauek dira:
· Ikastetxeko bizikidetza diagnostikoak garatu.
· Ikastetxeko arautegia berrikusi.
· Bullying-jazarpen eta ziberbullying kasuetan aholkularitza eta eskuhartzea egin.
· Bizikidetza Behatokietan laguntza eta dinamizazioa eskaini.
· Bizikidetza Planaren berrikuspena.
· Eskolako bizikidetza hobetzeko egitasmo ezberdinak diseinatu eta garatzen lagundu: ikastetxean buruturiko bitartekaritza, egitasmoak, gune hezitzaile gisa patiorako egitasmoak, e.a.
HELBURUAK
- Beharrizanen diagnostikoa egitea. Ikastetxeko gatazkak jorratzea.
- Bake Hezkuntza, Giza Eskubideei buruzko Hezkuntza eta antzeko programen diseinuan eta garapenean laguntzea.
- Bizikidetza Planak diseinatzea eta aholkularitza ematea Eskola Bizikidetzako Behatokiak dinamizatzerakoan.
- Bullying kasuetan aholkularitza esku-hartzea garatzea. Bitartekaritza prozesuak garatzea.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Ikastetxeak berak zehazten duen plangintzaren araberako esku-hartze eta iraupena. Ikastetxeak bizikidetza hobetzeko sustatu nahi dituen programak aztertzen ditu bai Behatokiaren bidez, bai planaren bidez edo bizikidetza taldearen bitartez.
Era horretan, ikastetxe bakoitzak erabakiko du egokien datorkion programa mota.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Programa honen oinarria argi izanda, ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen du eta Bakeolatik aholkularitza eskaintzen zaio ikastetxeko arduradunei, egitasmoa ikastetxeko bizitzan txertatzeko.
Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak ere aurreikusten ditu.
Eskuhartzea
Memoria Historikoa,
Arauak eta zigorrak, Araudiaren lanketa, Behatokia, Bitartekaritza, Bullying, Gatazken eraldaketa, Patioa espazio hezitzaile gisa,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-18 urte)
- Proiektuaren garapenaren arabera
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko
Bakeola
Bizkaia: Irantzu Aurrekoetxea, Gipuzkoa: Maider Martiarena
Teknikariak
Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032
Bizkaia:
Simon Bolivar 8b 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15, 20003 Donostia
www.bakeola.org facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola