DESKRIBAPENA
Hezkuntza-eremuari aplikatutako eskubideen ikuspegiak hainbat onura dakartza (Guadix et al., 2013;Sebba & Robinson, 2010):
- haurraren gaitasun eta ahalmen pertsonalak hobetzen ditu, eta autonomia, sormena eta espiritu kritikoa sustatzen ditu;
- ikasgelan erabakiak hartzeko prozesu proaktiboak garatzen ditu, eta gogoetarako gaitasuna hobetzen du;
- gizarte-kohesioko, bitartekaritzako eta komunitate-giroko prozesuak errazten ditu, eta komunitateko kide aktibo izatearen eta parte hartzearen sentimendua ematen du.
Grotbergek (2003) iradokitzen zituen haurren 3 erresilientzia-iturrietara hurbiltzen diren onurak:
- Nik ditut: nigan sinesten duten eta maite nauten nire inguruko pertsonak.
- Ni naiz: nigan sinesten dut.
- Nik ahal dut: besteekin harremanetan jar naiteke eta komunikatu naiteke, eta gauzak egin ditzaket nire kabuz.
HELBURUAK
Programaren helburua Haurren Eskubideak protagonisten artean sustatzea da.
Programaren helburu orokorra da haurren eskubideei buruzko ezagutzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, berezkoak diren aldetik, CDNa ezagutzeko, bizitzeko eta parte hartzeko, eta, horrela, haien dibulgatzaileak izatea, beren komunitateko eragile aktibo gisa.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Programa haur eta nerabeen prestakuntza-beharretan oinarritu da (Urrea, 2015); partaidetza-metodologiak txertatu ditu, hala nola, Talde Ikaskuntza eta Zerbitzu Ikaskuntza; eta haurren garapenaren ikuspegi holistikoari erantzuna ematen dio ikaskuntzaren hiru dimentsioen bidez: kognitiboa, portaerazkoa eta emozionala.
Baliabide didaktikoak
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
Balioak, Berdintasuna, Bizikidetza, Haurren Eskubideak, Herritartasun Globala,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
Doan
UNICEF Comité País Vasco
Marga Morán
Teknikaria
mmoran@unicef.es
943 27 11 61 / 944 24 48 55
Miracruz, 32 bajo
20002 Donostia – San Sebastián
www.unicef.es/educa/biblioteca/crec-programa-promocion-derechos-infancia facebook.com/UNICEF EDUCACION twitter.com/UNICEF EDUCACION