DESKRIBAPENA
Azken hamarkada hauetan, Geuzek izaera komunitario eta herritarra duten programa eta proiektu anitzak eta berritzaileak garatu ditu.
Ona hemen adibide batzuk:
jardunaldi dibulgatzaileak eta kongresuak, bizikidetza eta elkarrizketaren inguruko mahai/foroak, gogoetarako mintegiak politikarientzat, herritar boluntarioen ipuin-kontaketak eskoletan, gazteak ikus-entzunezkoetan gaitzeko tailerrak kalean elkarrizketak grabatzeko eta mini dokumentalak editatzeko, erakusketa eta lehiaketa artistikoak, gaiari buruzko web orrien diseinua eta garapena, etab.
HELBURUAK
- Bake kulturaren eraikuntzan lagundu komunitate eta/edo udalerri esparruan.
- Proiektuak garatu udalerri eta erakundeetan bizikidetza hobetzeko.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Kontsultatu.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Geuzek udalerri/komunitate esparruan lan egin du erakunde eta administrazio publiko askorekin: Bilboko, Gernikako, Leioako, Getxoko, Muskizeko, Barakaldoko, Beasaingo, Hernaniko, Usurbilgo, Ataungo, Eskoriatzako Udalekin, besteak beste.
Baita hainbat aldundi eta erakunde publikorekin ere, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Asturiaseko Printzerriarekin eta beste batzuekin.
Proiektu honek sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak ere aurreikusten ditu, baita baliabide didaktikoak ere.
Eskuhartzea
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Memoria Historikoa,
aniztasuna, Bakea, Bitartekaritza, Elkarrizketa, Gatazkak, Kultura artekotasuna,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan, Beste Autonomia Erkidego batzuk
- Udaletxeak eta beste erakunde publiko batzuk (aldundiak, gobernuak,...)
- Entitate desberdinak
- Enpresak
Kontsultatu
GEUZ
Lucia Gorbeña
Koordinatzailea
lucia.gorbena@geuz.es
675 715 661
Mazarredo no 81, 6o Izqda.
Bilbao 48009, Bizkaia
www.geuz.es