DESKRIBAPENA
Bigarren Hezkuntzarako bilduma, hedabideetan eragina duten dimentsio globaleko gaiak eta gertaerak lantzeko tresna da.
Global Express guztiek informazio-dossier bat dute gaia testuinguruan kokatzeko artikulu eta baliabideekin, irakasleentzako orientabideak dituen gida didaktiko bat eta hezkuntza-proposamen bat, ikasgelan lantzeko hainbat jarduerarekin.
HELBURUAK
Global Express-ek ikasleen artean galderak sortu nahi ditu, errealitatearen ikuspegi kritikoa sustatzeko, munduaren egoera eta, bereziki, garatzen ari den munduaren egoera ulertu ahal izateko.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Global Express guztiek informazio-dossier bat dute gaia testuinguruan kokatzeko artikulu eta baliabideekin, irakasleentzako orientabideak dituen gida didaktiko bat eta hezkuntza-proposamen bat, ikasgelan lantzeko hainbat jarduerarekin.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Herritartasun globala korronte sozial bat da, mundu ekitatiboagoa eta iraunkorragoa lortzeko konpromiso aktiboa duen herritartasun-eredu berri bat bultzatzen duena.
Ikuspegi horretatik, Herritartasunerako Hezkuntza globalak aniztasunaren errespetuaren eta balorazioaren, ingurumenaren defentsaren, kontsumo arduratsuaren eta giza eskubide indibidual eta sozialen errespetuaren aldeko apustua egiten du.
Testuinguru honetan, Intermón Oxfamen Herritartasun Globala bildumak bi ildo osagarriren bidez eskaintzen ditu bere argitalpenak, Jakintzak eta Proposamenak.
- Jakintzak-ek herritartasun globaleko gaiei lotutako ekarpenak eta alternatiba teorikoak eskaintzen dituzten testuak biltzen ditu.
- Proposamenak eskuliburu pedagogiko eta dibulgatiboen multzoa da, herritar global horiek eraikitzeko estrategiak eskuratu eta praktikan jartzea errazteko.
Baliabide didaktikoak
Giza Eskubideak,
Global Express, Herritartasun Globala, Hezkuntza, Kaidara,
Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Galegoa, Katalan
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
Doan
Oxfam Intermon
Lianella G. Mena
Hezkuntzako Unitateko Teknikaria Herritar Globalentzat Oxfam Intermon-Euskadi
94 416 64 62 / 94 416 00 00
Rodríguez Arias 5-7a.
48008, Bilbao
www.kaidara.org/es/globalexpress facebook.com/OxfamIntermon twitter.com/oxfamintermon