DESKRIBAPENA
Irakasleei zuzendutako ikastaroa, giza eskubideetan hezteari buruz. “Giza Eskubideen irakaskuntza. Lehen eta bigarren hezkuntzarako ikastetxeentzako jarduera praktikoak” obran jasotako eduki, metodologia eta jardueretan oinarritzen da.
Ikastaroan, batetik, giza eskubideen sorrera eta historia aurkezten da eta, bestetik, giza eskubideetan oinarritutako heziketaren oinarrizko printzipioak.
Halaber, aholku praktikoak eta jarduerak eskaintzen dira, irakasleek eta hezitzaileek Giza Eskubideen ezagutza bultza dezaten eta eskubideak eta askatasun nagusiak errespetatuak izango diren giroa sustatu dezaten.
HELBURUAK
- Irakasleak sentsibilizatu Giza Eskubideen ikuspuntutik hezteak duen garrantziaz, errespetu eta tolerantzia balioak sustatzeko ikasleen artean eta ikasgelako giroa hobetzen laguntzeko ikastetxeetan.
- Irakasleei prestakuntza eta baliabide didaktikoa eman, bere ikasleekin harreman osasuntsu, horizontal, elkarrekiko errespetutsuak eraikitzen lan egiteko trebatuko dituena.
- Irakasleen ezagutza sustatu giza eskubideen sustapenerako eta babeserako sortutako nazioarteko akordio eta tresnei buruz: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Kategorian, baliabide didaktikoak ere aurreikusten dira.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
Bakea, Bizikidetza, Gatazka, Giza Eskubideak,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak.
- Haurrak (6-11 urte)
- Helduak (18>)
Kostua aldakorra da, adosten diren prestakuntza-orduen arabera
UNESCO Etxea
Monika Vázquez
UNESCO Etxearen Bake Kultura eta Giza Eskubideak Programaren arduraduna
m.vazquez@unescoetxea.org
944 276 432
Plaza de la Convivencia.
Paseo de Uribitarte, 12 local 2.
48801 Bilbao
www.unescoetxea.org facebook.com/unescoetxea/ twitter.com/unescoetxea youtube.com/user/unescoetxeapv