
DESKRIBAPENA
Giza eskubideen urraketa larriak gertatu diren gizarteetan, gizarteak, oro har, giza eskubideen balio nagusiekiko lotura eza pairatu ohi du, asebetetzeagatik edo aipaturiko eskubideak utopikotzat jotzen direlako. Azken ikasturtean egitaraua bereziki hedabideei zuzendua izan da. Kazetaritzako profesionalentzat interesgarriak diren gaiak landu dira, eta, guzti horri aplika daitezkeen giza eskubideetan oinarrituko da ikastaroa (lanerako eskubidea, adierazpen askatasunerako eskubidea).
HELBURUAK
- Giza eskubideetan oinarritutako kultura sustatzea, nazioarteko araudiak ezagutaraziz eta, Euskal Herrian oro har, eta Gipuzkoan bereziki, gertatzen diren urraketekin alderatuz.
- Giza eskubideen babesa eta sustapena hobetu, Gipuzkoan elkarbizitza normalizatu baten alde, gizartearen eta administrazioaren prestakuntza eta sentsibilizazioren bitartez.
- Gertu bizi ditugun giza eskubideen urraketak aztertzeko nazioarteko araudiak eta tresnak erabili daitezkeela kontzientziatzea, argitaratzen diren iritziez haratago aurrerabideak badaudela ezagutaraziz eta irizpide propioak garatzeko baliabideak emanez.
- Bai banaka bai kolektiboki eraginkorki jarduteko oinarrizko ezagutzak ematea, hainbat urraketen aurrean erantzuteko, indarrean dagoen legeriaren eta GKE elkarteen ohiko praktiken berri emanez. Banaka zein taldeka nazioartean helegiteak egiteko gako nagusiak zeintzuk diren eskainiko dira.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
45 ordu.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Ikastaroa erabat on line izango da, 45 irakas-ordu osatuz. Ikastaroa dibulgatzailea eta praktikoa izango da eta, batik bat, eztabaidetan eta parte-hartzean oinarrituko da. Ikasgai bakoitza irakasleak idatzitako 3-5 orriz osatua egongo da, beste irakurketa batzuk ere gomendatuko direlarik. Material osagarri gisa, aurkezpen bideoak ere erabiliko dira. Aste bakoitzean ikasgai bat emango da, hortaz, guztira 10 asteetako iraupena izango du. Aste bakoitzeko lehen hiru egunak materialak kontsultatu eta irakurtzeko erabiliko dira eta ondorengo lau egunak eztabaidarako. Ebaluazioa jarraia izango da eta eztabaidetan egindako ekarpenaren araberakoa izango da. Ohiko sistema tradizionala baztertu eta eztabaidan oinarritutako ikasteko metodologia aristoteliko-akademikora hurbildu nahi da. Egitaraua gainditu ahal izateko, ikasleek eztabaidatutakoaren inguruan bukaerako ondorio txosten txiki bat egin eta aurkeztu beharko dute. Ikastaroaren ondorioak gizarteratzeko asmoarekin, ondoren azaltzen den gai-zerrenda landuko duen bi ordutako mahai-ingurua ospatuko da.
Zuzendaria. Andrés Krakenberger. Irakaslea. Felix Iriarte.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Giza Eskubideak,
Bizikidetza, Giza Eskubideak, Hedabideak, Ikastaroa, Internet,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Herritarrak orokorrean
- Helduak (18>)
Doakoa
Asmoz
Aizpea Esnaola
Koordinatzailea
gizaeskubideak@asmoz.org
943 212 369
Asteasuain 14,
20170, Usurbil, Gipuzkoa
asmoz.org es-la.facebook.com/asmozfundazioa twitter.com/asmozf linkedin.com/company/asmozfundazioa youtube.com/user/ASMOZtv