Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak

Jornadas Internacionales de Cultura y Paz de Gernika

DESKRIBAPENA

Gernikaren sinboloa gogoeta akademikotik eta Bakearen aldeko ekintza sozialetik aberasteko duen eginkizunarekiko leial, Gernika Gogoratuzek, 1991tik, Kultura eta Bakearen jardunaldiak antolatzen ditu urtero Gernikaren bonbardaketaren Urteurrenaren, 1937ko apirilak 26, oroitzapenetan. Jardunaldiek unibertsitateko hainbat masterretako ikasle eta irakasleen partaidetza izaten dute, beren programa akademikoaren parte gisa.

Apirilaren 26an, oroitzapen ekintzen artean, instituzio-ekimenetan hartzen du parte: Eskaintza George Steerri, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika sariak, lore-eskaintza bonbardaketaren biktimak gogoratzeko herriko hilerrian eta 4 minutu/4 minutos gizarte Ekimena.

HELBURUAK

  • Oroitzapena egin Bake Kulturarako ekarpen gisa.
  • Gizarte-topaketarako eta gogoeta akademikorako espazioak sortu Bake Kulturari laguntzeko.
  • Bakearen aldeko ikerkuntza eta ekintza berritzailea indartu pertsona, unibertsitate, gizarte-organizazio eta erakundeekiko lankidetzaren bidez.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Bizpahiru eguneko jardunaldiak formatu desberdinetan (hitzaldi akademikoak, mahai-inguruak, elkarrizketa horizontalak, tailerrak, esku-hartze artistiko eta sozialak).

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Gernika Gogoratuzek Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak antolatzen ditu Gernika-Lumoko Udalarekin, Bizkaiko Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean.

Unibertsitate arloan, UPV-EHUren Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena izeneko masterra, Deustuko Unibertsitatearen Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterra – Master in International Humanitarian Action (Erasmus Mundus) eta Castelloneko Jaume I Universitaten Master Universitario de Estudios Internacionales de Paz, Conflictos y Desarrollo.

UPV-EHUk (Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia departamentua) ECTS kreditu 1 ematen du.

Eta tokiko arloan, Gernikako Bakearen Museoa, Euskal Herria Museoa, ASTRA Gizarte Sorkuntzarako lantegiarekin.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria, Memoria Historikoa,

Bake Kultura, Gatazken eraldaketa, Giza Eskubideak, Justizia soziala, Memoria historikoa,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan, Bizkaia

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Herritarrak orokorrean
- Gazteak (16-18 urte)
- Helduak (18>)

- Jardunaldietan izena ematea doan da.
- Ezinbestekoa da izen-emate fitxa bidaltzea.

Gernika Gogoratuz

Maria Oianguren Idígoras
Gernika Gogoratuzeko zuzendaria
mariaoianguren@gernikagogoratuz.org
946 253 558

Artekalea, 1-1o.
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

www.gernikagogoratuz.org facebook.com/GernikaGogoratuzFundacion/ twitter.com/GGogoratuz youtube.com/user/gernikagogoratuz