DESKRIBAPENA
Enpresetako eta erakundeetako taldeen esku-hartzea eta ikuskapena pertsonekiko eta taldeekiko lankidetzan oinarritzen da, beren baliabideak gara ditzaten eta beren lan-baldintzak eta baldintza pertsonalak hobetzen lagun dezaten.
Zera eskaintzen dugu:
- Orientazioa eta laguntza, honako alderdi hauek lantzeko: bizikidetza, taldearen arteko harremana, lanbide-harremana/ikasleak/familiak/erabiltzailea/bezeroa, mugak eta rolen esleipena.
- Maneiatzen zailak diren egoerak aztertzea, esku-hartzeetan ongizatea eta harremana hobetzeko.
- Estrategia berriak aztertzea.
- Bere lana erraztuko duten trebetasunak eta tresnak eskuratzea.
HELBURUAK
- Erakundeko giroa hobetzea.
- Gatazkak ebazteko tresnak eskuratzea.
- Beharren asebetetzea lantzea eta garapen profesionala erraztea.
- Eskura dauden baliabide potentzialak identifikatu eta erabil daitezen saiatzea.
- Gauzak beste ikuspegi batetik ikusteko gai izateko gogoeta egitea.
- Pertsonen edo taldearen sentimendua arakatzea, ondoeza sortzen duten egoeren aurrean.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Prestakuntza nagusiki praktikoak dira, eta “ikaskuntza” dimentsioa “irakaskuntzaren” aurrean sustatzen duen ekintzara erabat bideratuta daude. Horrek talde-lana eta esperientzien trukea sustatzen du.
Sormen-prozesua erabiltzen dugu, pertsonei eragiten diena identifikatzen eta adierazten laguntzeko.
Hauek dira gure tresnak: gorputz-adierazpena, dramatizazioa, talde-dinamikak, sormen-teknikak, jolasa eta plastika.
Eskuhartzea
Bizikidetza,
Bizikidetza, emozioak, Harremanak, komunikazioa, sormena,
Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkak
- Helduak (18>)
- Proiektuaren iraupenaren eta garapenaren arabera
- Diru-laguntza izateko aukera
Gizabi, Inteligencia Social
Lorena Pla
info@gizabi.org
693 949 288 / 619 382 713
www.gizabi.org facebook.com/gizabi.IS