Gaitasun Sozialak

DESKRIBAPENA

Elkarrekin bizitzen jakitea.
1. Taldean eta elkarlanean lan egiten ikastea.
2. Taldean egoten eta erantzukizunak hartzen ikastea.
3. Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzea.
4. Modu asertiboan adierazten ikastea.
5. Lankideei errespetuz entzuten ikastea.

Pentsatzen eta egiten jakitea
1. Ideia berriak sortu eta ekintza bihurtzea.
2. Ezarritako errealitatea zalantzan jartzea: pentsamolde kritikoa garatzea.
3. Errealitatea hobetzeko alternatibak martxan jartzea.

Izaten jakitea
1.Emozioak autoerregulatzea.
2.Nire beharrekin eta beste pertsonarenekin konektatzea.
3.Gorputzarekin eta sentitzen dudanarekin konektatzea.

HELBURUAK

  • Norberaren eta guztien ongiari laguntzea, guk taldean dugun eraginaz jabetuta, eta besteari norberari aitortzen zaizkion eskubide eta betebehar berak aitortuta.
  • Ideiak ekintza bihurtzea, sormena eta ekimena garatuta, eta baita ekintzaile izpiritua ere.
  • Pertsonaren autoerrealizazioa garatzen laguntzea, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta beharrak aintzat hartuz eta kudeatuz.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Prestakuntza nagusiki praktikoak dira, eta “ikaskuntza” dimentsioa “irakaskuntzaren” aurrean sustatzen duen ekintzara erabat bideratuta daude.
Horrek talde-lana eta esperientzien trukea sustatzen du.

Sormen-prozesua erabiltzen dugu, pertsonei eragiten diena identifikatzen eta adierazten laguntzeko.
Hauek dira gure tresnak: gorputz-adierazpena, dramatizazioa, talde-dinamikak, sormen-teknikak, jolasa eta plastika.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza,

Bizikidetza, emozioak, Harremanak, komunikazioa, sormena,

Euskara, Gaztelera

Bizkaia

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)

Eskatu aurrekontua

Gizabi, Inteligencia Social

Lorena Pla

info@gizabi.org
693 949 288 / 619 382 713

Musico Guridi 1

www.gizabi.org facebook.com/gizabi.IS