Formakuntza eta trebakuntza

DESKRIBAPENA

Bakeolak, formakuntza espezializatua eskaintzen du ikastetxe, elkarte eta udalei zuzendurikoa. Horrela ikastaro zehatz batetik formakuntza plan bat egiteraino. Bakeolak programak antolatu, edukiak sortu, aurrekontuak egokitu, egutegiak zehazten ditu eta guzti hori, eskaintzen den formakuntzaren helburuak modu eraginkorrean lor daitezen. Formakuntza ekintza batzuk aurkeztuko dizkizuegu:
- Bizikidetza eta Bakerako hezkuntza ikastetxeetan.
- Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak.
- Bitartekaritza eskolan: bitartekariaren trebetasunak.
- Kontrako jarreren aurrean eskuhartzeko estrategiak.
- Berdinen arteko tratu txarrak: Bullying.
- Ikasketa kooperatiboa.
- Tutoretza Planak.
- Bizikidetza plana eta Behatokia.
- Ikastetxearen araudiaren inguruko lanketa. Arauak eta zigorrak.
- Hezkuntza emozionala. Resilientzia.
- Komunikazio Ezbiolentoa.
- Giza trebetasunak eta balioetan hezi.
- Jolas kooperatiboa.
- Komunikazioa familian.

HELBURUAK

  • Gatazkaren elementua ezagutarazi.
  • Eragileen beharrei erantzungo dien formakuntza eskaintzea.
  • Edozein esparrutan (lanean, familia,lan taldeetan, elkarteetan, e.a.) bizi diren gatazken inguruko formakuntza.
  • Giza trebetasunetan trebatu.
  • Eguneroko gatazken eraldaketarako tresnak urreratu.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Gatazken eraldaketan edo bitartekaritzan sakondu eta formazioa behar duten eragilearen beharrak entzun eta formazio egokia diseinatu eta burutu (bai beraien egoitzan bai eta gurean, nahiko balu).
Formazio puntuala izan daiteke edo eta plangintza oso bat diseina daiteke urte ezberdinetarako, beharraren arabera.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Programa honen oinarria argi izanda, ikastetxe, erakunde edo elkarte bakoitzak bere errealitatera egokitzen du eta Bakeolatik formakuntza zehatza zaio ikastetxeko arduradunei, egitasmoa ikastetxeko bizitzan txertatzeko. Kategorian, baliabide didaktikoez gain, esku-hartze-ekintzak ere aurreikusten dira.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak,

Bitartekaritza, Bullying, Hezkuntza emozionala, Kontrako jarreren aurrean eskuhartzeko estrategiak: komunikazio egokia, Lan taldeetako gatazken eraldaketa,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Elkarteak orokorrean
- Helduak (18>)

- Proiektuaren garapenaren arabera.
- Dirulaguntzak egon daitezke gastuei aurre egiteko

Bakeola

Bizkaia: Irantzu Aurrekoetxea, Gipuzkoa: Maider Martiarena

Bizkaia: bakeola@bakeola.org / Gipuzkoa: gipuzkoa@bakeola.org
Bizkaia: 944 009 999 / 688 809 391 Gipuzkoa: 943 217 155 / 685 720 032

Bizkaia:
Simon Bolivar 8b 48010 Bilbao
Gipuzkoa:
San Juan 15, 20003 Donostia

www.bakeola.org facebook.com/Bakeola/ twitter.com/bakeola linkedin.com/company/bakeola youtube.com/user/bakeola es.scribd.com/bakeola