DESKRIBAPENA
Fernando Buesa Blanco Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentroak, 2007an sortua, bai funts bibliografiko fisikoak Fundazioaren egoitzan Vitoria-Gasteizen, eta baita datu-base bat online ditu, honako helbide honetan eskuragarri: http://fundacionfernandobuesa.com/web/dokumentu-zentroa/
HELBURUAK
Helburu nagusia zera da: terrorismoaren biktimen memoriaren transmisioa eratzen eta ahalbidetzen duten dokumentu guztien bilketa, tratamendua eta zabalkundea, era honetan, beraien errekonozimendu sozialari lagunduz, gizartearen bizikidetza herritar, politiko eta instituzionalaren bide eraldatzaile gisa balio dezan.
Dokumentazio Zentro fisikoa terrorismoaren biktimei buruzko informazioa duten artxiboek osatzen dute. Informazio hau ikertu eta existitu daitekeen formatu guztietan aukeratzen da, eta guregana iristen da komunikabideen bidez, gaiari buruzko ikerkuntzen bidez, geure lekukotzak bilatzeko lanaren bidez edota gaiaren inguruko dokumentuak jasotzen dituen beste edozein bideren bidez.
Bestetik, on line Dokumentazio Zentroak prentsako albisteen hautaketa zabala jasotzen du, Espainian eta Frantzian 1960tik 2010era bitartean erakunde terroristek eta terrorismo aurkakoek (ETA, GAL, GRAPO, BVE, FRAP, Terrorismo yihadista, etab.) egindako atentatu hilgarri guztiak.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
2 ordu eta 30 minutu.
Argitalpenak eta dokumentazio zentroak
Indarkeria,
Bizikidetza, Indarkeriaren deslegitimazioa, Lekukotzak, Memoria, Terrorismoaren biktimak,
Gaztelera
EAE osoan
- Herritarrak orokorrean
- Gazteak (16-18 urte)
- Helduak (18>)
Doan
Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Eduardo Mateo Santamaria
Proiektuen arduraduna
emateo@fundacionfernandobuesa.com
945 234 047
Los Herrán 46C bajo
01003 Vitoria-Gasteiz
www.fundacionfernandobuesa.com facebook.com/FundacionFernandoBuesa twitter.com/Fundacion_Buesa