Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntz

DESKRIBAPENA

Haurren eskubideekiko konpromisoa duen eskola, lortzeko moduko helburua da, baina zaila eman dezake hastea: Nola islatu Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan? Zer nolako aukerak eskaintzen ditu eskola-autonomiaren egungo eremuak?

Haurren eskubideen ikuspegia txertatu nahi bada ikastetxe batean, baina ez bada jakiten nondik hasi, UNICEF Euskadiko Batzordeak badu Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza izeneko proiektua, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua, haurren eskubideen ikuspegian oinarritutako hezkuntza-proiektu berritzailea abian jarri ahal izateko.

HELBURUAK

Haur eta nerabe guztien eskubide oro betetzea sustatu, Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak ezartzen duen bezala, titularren gaitasuna garatuz eskubide hauek errespetatzeko, babesteko eta konplitzeko betebeharra betetzeko.

Haurren eskubideekin konprometitzeak heziketa-arloan lau ekintza-eremu hauetan lan egitea eskatzen du: Haurren Babesa, Eskola Giroa, Eskubideetan Heztea eta Haurren Partaidetza eta beste eskubide batzuk.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Lehen pausoa: egoeraren diagnostikoa egin.

Bigarren pausoa: aurreko diagnostikoan oinarrituta, Plan bat egin.

Online prestakuntza irakasleentzat UNEDekin elkarlanean, haurraren eskubideak curriculumean txertatzeari buruz.

Eskuhartzea

Bizikidetza, Giza Eskubideak,

Balioak, Berdintasuna, Bizikidetza, Haurren Eskubideak, Herritargo Globala,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-18 urte)

Kosturik ez

UNICEF Comité País Vasco

Marga Morán
Teknikaria
mmoran@unicef.es
943 27 11 61 / 944 24 48 55

Miracruz, 32 bajo –
20002 Donostia – San Sebastián

www.unicef.es/educa facebook.com/UNICEF EDUCACION twitter.com/UNICEF EDUCACION