Eskola-bizikidetzako hainbat Programa

Diversos programas de convivencia escolar

DESKRIBAPENA

Eskola-bizikidetzako hainbat programaren garapena: adimen emozionala eta gatazken ebazpena ikasgelan, bullying eta ziberbullyingaren prebentzioa, ikaskideen arteko bitartekaritza, belarri-aulkiaren eta aho-aulkiaren txokoa, ikasgelako batzarrak, diziplina positiboa, prebentzioa eta esku-hartzea disrupzioaren aurrean, etab.

Ekintza ezberdinak ikastetxe bakoitzaren beharren arabera: diagnostikoa, prestakuntza, diseinua, jarraipena eta ebaluazioa. Programa hauek etapa eta mota guztietako heziketazentroetara zuzentzen dira (Lanbide Heziketa, LHIak, berritzeguneak eta beste batzuk barne); hauek osatzen dituzten kolektibo guztiak (irakasleak, familiak, ikasleak...).

HELBURUAK

  • Bizikidetza hobetu ikastetxeetan.
  • Bakerako eta gatazken ebazpenerako hezi. Ikastetxeak eta ikasleak gaitasun eta baliabide pertsonalez hornitu, bizikidetzarako eta gatazken ebazpen baketsurako.
  • Edonolako indarkeria prebenitu hezkuntzan.
  • Diziplina positiboa edo leheneratzailea sustatu.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Kontsultatu.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Geuzek eskola-arloko bakearen eta bizikidetzaren aldeko lanari 1999an ekin zion. Ordutik, era guztietako 300 eskolak, Euskadi eta beste erkidego batzuetakoek, gure taldean eta gure eskola-bizikidetzaren eredu globalean konfiantza izan dute. Geuzeko profesionalen esperientzia eta prestigioa arlo honetan oso garrantzitsua da.

Gainera, Geuzek lan egin duen ikastetxeetako batzuek sariak eta aintzatespenak jaso dituzte bizikidetzaren eta bakearen aldeko heziketan egindako lanarengatik, besteak beste: Zamakola LHI, Bilbo, Murumendi LHI, Beasain. Hirukide Jesuitinak Ikastetxea, Tolosa, San Fermin Ikastola, Iruña edota IES Zizur, Zizur Nagusia. Geuzek hainbat eskuliburu, gida eta dokumentu argitaratu ditu eskola-bizikidetzaren inguruan, nagusiki, ikuspegi praktiko eta aplikatu batez.

Eskuhartzea

Bizikidetza,

Adimen emozionala, Bullyinga, Disrupzioa, Diziplina positiboa, Gatazken Ebazpena, Heziketa gatazken ebazpenean, Ziberbullyinga,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan, Beste Autonomia Erkidego batzuk

- Ikastetxeak eta heziketa-arloko elkarteak
- Berritzeguneak.
- Ikasleak.
- Irakasleak.
- Zuzendaritza-taldeak.
- Gurasoak.
- Zerbitzuetako langileak (jangela, autobusa, etab.)

Ikastetxe bakoitzean garatutako zerbitzu/lanen arabera

GEUZ

Lucia Gorbeña
Koordinatzailea
lucia.gorbena@geuz.es
675 715 661

Mazarredo no 81, 6o Izqda.
Bilbao 48009, Bizkaia

www.geuz.es