“En sus Zapatos” antzerki-jolasa

DESKRIBAPENA

“En sus zapatos” Hortzmuga Teatroak UNRWA Euskadirentzat sortutako ikuskizuna da. Proposamenak antzerki- eta esperientzia-jolas bat planteatzen du, Palestinako emakume errefuxiatu askok egunero jasan behar izaten duten ikusezintasuna eta isiltasuna azpimarratzeko.

Haien duintasunean eta eskubideetan sortzen den kaltea azpimarratzen du, eta horiei erreparatzen zaie Palestinako gizartea sostengatzen eta eraikitzen duten zutabeen adibide gisa.

Jolas horretan, publikoa lehen pertsonan hurbildu daiteke testuinguru horretan emakume izateak esan nahi duen horretara.

HELBURUAK

  • Gazako errefuxiatuek bizi duten egoeraz sentsibilizatzea eta ezagutza kritikoa sortzea, emakumeen egoera azpimarratuz.
  • Palestinako emakume errefuxiatuei buruzko estereotipoak haustea, emakume erresilienteen eta aktiboen irudia erakutsiz, beren etorkizuna definitzen dutenak eta gizarteen eraldaketan parte hartzen dutenak.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Obrak 70 minutu irauten du eta beste 30 minutu ondorengo gogoeta-foroak.

Baliabide didaktikoak

Giza Eskubideak,

Antzerki-jolasa, generoa, Giza Eskubideak, Palestina, Pertsona errefuxiatuak,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- Elkarteak orokorrean
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)

Kideen kostuak

UNRWA Euskadi

Bárbara Ruiz Balzola
Hezkuntzako koordinatzailea Herritar Globalentzat, UNRWA Euskadi
bruiz@unrwa.es
944 346 731

Hurtado de Amézaga 10,
1o izq, Of 2
Bilbao

www.unrwaeuskadi.org facebook.com/UNRWAspain