Elkarrekin Bizikidetza Eraikiz Programa

DESKRIBAPENA

Programa honen oinarria Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsala da. Unitate didaktiko batean datza -Lehen Hezkuntza osoa hartzen duena- eta, ziklo bakoitzeko, eskubide bat lantzen da: identitatea, garapena eta bizitza.

Metodologia elkarrizketan eta sorkuntzan -etikoa eta estetikoa- oinarritzen da, fitxa didaktikoak eginez. Hauetako bakoitzak, jarduera praktiko bat du eta elkarrizketa-plan bat gogoetarako.

Sorkuntza plastikoak ideiak eta emozioak jolastuz adierazteko tresnak ematen dizkigu. Honela, errazagoa izango da planteatutako gaien inguruan kontzeptualizatzea eta hitz egitea.

*Ikasgelako lanarekin batera, irakasleei eta familiei tailerrak eskainiz osa daiteke programa.

HELBURUAK

Ahalik eta ekarpenik eraginkorrena egitea hezkuntza-zentroko bake kulturari, ikasleen eta hezkuntza-komunitatearen arteko bizikidetza hobetuz.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Lehen Hezkuntzako 6 kurtsoetan aplika daiteke, baina guztiz malgua da eta egokitu daiteke, ikastetxe bakoitzaren interes eta beharren arabera.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Hezkuntza-programa osoa bere fitxa didaktiko guztiekin eskuragarri dago interesa duenarentzat, elkartearen helbide elektronikoan eskatuta.

Baliabide didaktikoak

Bizikidetza, Giza Eskubideak,

Bizikidetza, Elkarrizketa, Entzutea, Haurren Eskubideak, sormena eta parte-hartzea,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Familiak
- Haurrak (6-11 urte)

- Proiektuaren garapenaren arabera
- Diru-laguntzak eska daitezke gastuari aurre egiteko
- Material didaktikoa: Doan helbide honetan eskatuta: ikertze@ikertze.org

Ikertze Kultur Elkartea

Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61

Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia

www.ikertze.org facebook.com/ikertze