DESKRIBAPENA
Programa lehen hezkuntzako hiru zikloetarako jarduerek eta baliabideek osatzen dute. Hauekin, haurren pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arduratsua trebatzen da, gelako bizikidetza onari laguntzeko.
Erabiltzen diren tresna nagusiak elkarrizketa eta artea dira; elkarrizketa taldean hausnartzeko eta aztertzeko, eta artea elkarrizketa sustatzeko baliabide gisa eta adierazpen plastikoaren metodo gisa. Programaren kontzeptu-eremua haurren eskubideetan kokatzen da.
HELBURUAK
Haurren pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arduratsua trebatu, gelako bizikidetza onari laguntzeko.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Ikasturte bat. Gelako saioetako metodologia elkarrizketa eta argudioak erabiltzea da, ideia-trukea eta pentsatzeko modu desberdinak bultzatzeko.
Normalean, hezitzaileak gai bat, kontu bat edo galdera bat proposatuko du, eta haurrak beren ekarpenak egiten eta eraikitzen joango dira, besteek esaten dutena entzunez eta horretan oinarrituz, aurrera eginez, ikertuz eta ezagutza elkarrekin eraikiz.
Badakigu elkarrizketa filosofiko baten aurrean gaudela parte-hartzaileen ikuspuntuak, zalantzak, iritziak edo ezagutzak hasierakoen berdinak ez direnean, hau da, aurrerapena edo bilakaera izan denean hitz egin den horretan (agian zerbait berria deskubritu dugu, agian galdera bat edo arazo bat planteatu dugu, agian ados jarri gara zerbaitetan, etab.) eta ez dela izan iritziak azaltzeko edo eztabaidarako espazio bat soilik.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Kategorian, baliabide didaktikoak ere aurreikusten dira.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
Elkarrizketa, Entzutea, Partaidetza, pentsamendua, sormena,
Euskara
Gipuzkoa
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurrak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
4.512€ inguru ikasturteko eta ikastetxeko
Ikertze Kultur Elkartea
Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 310 4 61
Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
20008, Donostia
www.ikertze.org facebook.com/ikertze