DESKRIBAPENA
Elkarren aurka dauden alde batzuek “bizi” diren ordena itxuraz perfektu hori etikoki desordenatzeko konpromisoa oinarrian duen prozesu boluntario bat da bitartekaritza, hirugarren pertsona baten aholkularitza baten bitartez egiten dena.
Gatazka bat duten pertsona edo taldeek jo ahalko dute zerbitzu honetara, eta hainbat saiotako prozesuan gatazkako protagonistek euren kontakizunak desordenatu eta ordenatuko dituzte akordioetara iritsi edota euren harremanak hobetzeko.
Baketikek autonomia eta aldeen ardura bultzatzea ardatz dituen esku-hartzea proposatzen du. Bere abiapuntua pertsonek euren onena ateratzeko duten gaitasuna da, hau posible egiteko baldintzak sortuz.
HELBURUAK
• Pertsonak eta taldeak lagundu gatazka zehatzen konponbideen bilaketan.
• Pertsonen artean bizikidetza baketsu eta demokratikoa sustatu eta gatazkak lantzeko metodo bezala elkarrizketa eta akordioa bultzatu.
• Gatazken kudeaketan norberaren eta taldearen ardura sustatu, bide judizialak edo zigor-neurriak ekidinez.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Iraupena gatazka eta inplikatutako pertsonen araberakoa izango da. Bitartekaritza saioek ordu bat eta bi ordu bitartean irauten dute eta behar adina saio egingo dira, zehaztasun eta itxiera helburu argiarekin betiere.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Programa honen oinarria argi izanda, ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen du eta Bakeolatik aholkularitza eskaintzen zaio ikastetxeko arduradunei, egitasmoa ikastetxeko bizitzan txertatzeko.
Esku-hartze kategoriaz gain, baliabide honek sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak ere aurreikusten ditu.
Eskuhartzea
Bizikidetza,
akordioa, Bitartekaritza, Elkarrizketa, Gatazkak,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak tokian tokiko erakundeak
- Elkarteak orokorrean
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)
Kontsultatu
Baketik
Maialen Lizarralde
m.lizarralde@baketik.org
943 251 005
Kondeko Aldapa 5B,
20400 Tolosa
www.baketik.org facebook.com/baketikfundazioa twitter.com/baketik