DESKRIBAPENA
Begiradak Zinema Amateurraren Nazioarteko Jaialdia ikastetxeetan eta hainbat kolektibotan egindako zinema erakutsi ahal izateko gunea da.
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle ugarik eta hainbat talde eta kolektibotako pertsonek parte hartzen dute proiekzioak eta ondorengo solasaldiak zinemako profesionalekin ikustera joanda.
Horrela, hizkuntza zinematografikoa ikasten eta zinema egiteak ematen dituen balioetan laguntzen du – eskola-curriculumaren barruan –, eta zinemagile gazteen eta zinemako profesionalen arteko topaketak sustatzen ditu, begirada feminista eta inklusiboari arreta berezia eskainiz.
HELBURUAK
- Hainbat ikastetxek eta taldek ikasgelan egindako film laburrak ikusteko eta haien esperientzia zinematografikoak partekatzeko gune bat eskaintzea.
- Jaialdiarekin batera egiten diren ZINEMA- ETA HEZKUNTZA-FOROETAN, hezitzaileen, ikasleen eta profesionalen arteko topaketa- eta eztabaida-gune bat sortzea.
- Gizartea sentsibilizatzen, ikusgarritasun positiboa sortzen eta harreman-normalizazioa sustatzen laguntzea, sektoreko profesionalek eta desgaitasun aitortua duten pertsonek osatutako talde batean lan eginez.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Jaialdia azaroan egiten da.
Baliabide didaktikoak
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
aniztasuna, Elkarrizketa jaialdia, zinema hezkuntza,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak
- Haurtxoak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)
- Emanaldietara eta ondorengo solasaldietara joatea, eta foroan parte hartzea doan da ikastetxeentzat.
- Gune hau hezkuntzako edo zinemarekiko interesa duten beste esparru batzuetako profesionalei eta “zinema ikasgelan” programan parte hartu duten eta zinema egiteko esperientzia bizi izan duten ikasleei zuzenduta dago.
Ikertze Kultur Elkartea
Blanca Zaragüeta
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61
Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia
www.ikertze.org facebook.com/ikertze