Begirada kontzienteak

DESKRIBAPENA

Calcuta Ondoan GGKEarekin batera sortutako tailer horiek gizon eta emakumeengan genero-eraikuntza baldintzatzen duten elementuak eta jarrerak aztertzen hasten dira, pertsonengan duten eragina ulertzeko.

Deskubrituko dugu kontsumoa funtsezko pieza dela rol eta estereotipo horiek betikotzeko, eta horien ondorioak ikertuko ditugu, herrialde aberastuetan, pobretuetan eta ingurumenean. Behin oinarri hori eskuratuta, pentsatu, bilatu eta alternatibak sortuko ditugu, praktikara pasatuz. Modu parte-hartzailean eta dialogikoan egiten da lan.

Horrela, guztiok pentsatu eta hausnartuko dugu planteatzen zaigun gaiari buruz. Ariketak edo dinamikak egiten dira – bakarka edo talde txikietan –, ondoren partekatuko ditugun kontzeptuak barneratzeko. Bi formatu daude: ikasgelan 6-8 orduko tailerrak egitea eta, bigarren aukera gisa, 22 orduko tailer artistikoekin (ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak) osatzeko aukera.

HELBURUAK

Genero-ikuspegia kontuan hartuta – eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman desberdinak aztertuta –, gogoeta egiten da gure gizartearen jarrera kontsumisten eta hauen eraginaren inguruan.

Helburu nagusia da ikasleen jarrera arduratsuak sustatzea gai honen aurrean.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Programa ikasgelan egiten da, eskola-orduetan. Formatu “laburra” aukera daiteke -6/8 ordukoa- edota luzea -30 ordu ingurukoa-.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Bizikidetza, Giza Eskubideak, Indarkeria,

Elkarrizketa, generoa, kontsumoa eta parte-hartzea, pentsamendua,

Euskara, Gaztelera

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak.
- Udaletxeak_tokian tokiko erakundeak.
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Helduak (18>)

- Proiektuaren garapenaren arabera
- Diru-laguntzak eska daitezke gastuari aurre egiteko

Ikertze Kultur Elkartea

Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61

Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia

www.ikertze.org facebook.com/ikertze