Baliabide Pedagogiko Digitalak online

DESKRIBAPENA

Ekimen honen bidez proposatu nahi da abentura birtual bat on line, material digital desberdinetan zehar, ezagutzeko zein eskubide diren besteren ezinak gizakiarekin.

Gure askatasuna babesteko, justizia defendatzeko, errespetuz eta elkartasunez jokatzeko beharrak hurbiltasunetik planteatzen dira, gazteek bizi izateko moduko gatazkekin, baina inguru birtual baten erosotasunetik. Azken batean, eskolarekin eta familiekin elkarlana egin nahi da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean babestutako balioen transmisioan.

Bideojokoa “Manrais. Están en tus manos”
http://playfulrobot.com/manrais/

Museo Birtuala “Giza Eskubideen Aldeko Tira”
http://www.bideo.info/buesa/museo/index.html

Bloggers of Concordia:
http://www.concordiabloggers.com/

HELBURUAK

Irakasleei lagundu ikasgelan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala lantzeko garaian. Ahalegindu gazteak gai izan daitezen Giza Eskubide gabeziako edota urraketako egoerak bereizteko, eta irizpide edo iritziak izateko horri buruz, eta are gehiago, jarrera pertsonal bat izateko egoera horien aurrean, beren heltze-garapenak ahalbidetzen dien neurrian; hori guztia online baliabide didaktiko hauen erabileratik hasita, egoerak planteatzen dizkietelarik ebazpen egokiak bilatzeko.

IRAUPENA ETA METODOLOGIA

Material bakoitzak 40-60 minutu inguru irauten du, horietatik jarduera pertsonalizatua, batez beste, 20-40 minutukoa izaten da; gainerako denbora talde-gogoetari eskaintzen zaio, irakasleak zuzendutako eztabaida baten bidez. Atal bakoitzak proposatutako jarduera landuta, aukeratu daiteke edo ondorengo eztabaida, edo egoeraren dramatizazioa, adierazpen plastikoa edota idatzizko adierazpena poema, idazlan, eta abarrekin. Baliabide batzuek gida didaktiko osagarriak dituzte.

BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

“La tira por los Derechos Humanos” Museo Birtuala lagunduz eta osatuz, erakusketa fisiko bat ere diseinatu da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatzeko formatu txikiko 30 bineta grafikoren bidez, eskatzen duten ikastetxeetan ikusgai jar daitekeelarik.

Baliabide didaktikoak

Giza Eskubideak,

Bakea, Berdintasuna, Bideojokoak, Bizikidetza, Giza Eskubideak,

Euskara, Gaztelera, Ingelera, Frantsesa

EAE osoan

- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Herritarrak orokorrean
- Haurrak (6-11 urte)
- Gazteak (12-18 urte)
- Helduak (18>)

Doan

Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Eduardo Mateo Santamaria
Proiektuen arduraduna
emateo@fundacionfernandobuesa.com
945 234 047

Los Herrán 46C bajo
01003 Vitoria-Gasteiz

www.fundacionfernandobuesa.com facebook.com/FundacionFernandoBuesa twitter.com/Fundacion_Buesa