DESKRIBAPENA
Jolas eta tailer honetan aurkituko dituzun 32 bake ereduak gure planetan bakea eraikitzen duten milioika pertsonen artetik hartutako lagin txikitxo bat baino ez dira eta bizi izan duten edo daramaten bizimoduan mundu baketsuagoa, bidezkoagoa eta giza eskubideak errespetatzen dituen planeta eraikitzen saiatzen dira.
Beraien lana hobeto ezagutzeko, mahai jolasa asmatu dugu.
HELBURUAK
• Bakearen alde lan egiten duten pertsonak ezagutzea.
• Lagun urkoa, gizartea, gizadia eta amalurraren alde borrokatzeko dauden milaka bide baketsuak ezagutzea.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Ordu bete edo ordu eta erdiko iraupena izan dezake.
Arauak jolasean bertan datoz. Jolasak eta tailerrak arauk berdinak ditu.
BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Jolasean oinarritutako liburua eta erakusketa ibiltaria sortu dira.
Erakusketa eskoletara, kultur-etxeetara... eraman daiteke.
Baliabide didaktikoak
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
Bakea, Errespetua, Giza Eskubideak, Jolasa, Pertsonak,
Euskara, Gaztelera, Ingelera, Frantsesa
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Gazteak (12-18 urte)
- Helduak (18>)
- Jolasa eros daiteke edo norberak inprimatzeko aukera ere badago
- Tailerra museoan bertan egiten da eta 30€ kostatzen du taldeko
Gernikako Bakearen Museoa
Idoia Orbe Narbaiza
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arduraduna
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
946 270 213
Foru plaza, 1
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
www.bakearenmuseoa.org facebook.com/MuseodelaPazdeGernika twitter.com/museodelapaz linkedin.com/company/fundaci-n-museo-de-la-paz-de-gernika youtube.com/user/museodelapaz