DESKRIBAPENA
60 laminako (30 gaztelera, 30 euskaraz) erakusketaren bidez, pertsona batzuen benetako bizipenak kontatzen dira. Pertsona hauek, indarkeriak eragindako esperientzia traumatiko bat bizi izan ondoren, zuzenean edo zeharka min hori sortu zuten edota gerta zedin parte hartu zuten pertsonekin elkartuko dira.
Esate baterako, Jo Berry eta Pat Magee (Ipar Irlanda), edota Mariano Velasco eta Neil Wilkinson (Malvinak), Steve Biko eta Donald Woos (Hego Afrika).
Argazki-multzo hori hiru Lurralde Historikoetan jarriko da ikusgai, eta bi astez egongo da jarritako herri eta hiri bakoitzean.
HELBURUAK
- Ikuspegi erreala eta zuzena izan munduan gertatutako benetako adiskidetze-kasuei buruz.
- Ikusi barkamena eta adiskidetzea posible eta beharrezkoak direla, Bake kulturan eta bestearekiko errespetuan oinarritutako gizartea lortzeko.
- Erakusketako laminekin enpatizatu eta adiskidetzeko helburu hau islatu eguneroko bizitza pertsonalean.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Erakusketa bakoitzak bi asteko iraupena du gutxienez. Hiru Lurraldeetako kultur etxe, liburutegi eta erakusketa-guneetan aurkezten da, erakusketa ibiltaria baita.
Iraupena 3 hilabete ingurukoa da.
Baliabide didaktikoak
Bizikidetza,
Adiskidetzea, Barkamena, Erakusketa, Indarkeria,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
Herritarrak orokorrean
Doan
Fundación Leizaola
Patxi Zubiaur
Proiektuaren koordinatzailea
leizaola@leizaola.eus
944 213 031
Hurtado de Amezaga 27,
planta 12, departamento 7.
48008. Bilbao
www.leizaola.eus facebook.com twitter.com