DESKRIBAPENA
Plan integrala da, eta ikastetxeko bizikidetza hobetzea du helburu. Hori dela-eta, jarduerak komunitateko eragile guztiei zuzenduta daude.
Egiten diren ekintzen artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu: irakasleentzako prestakuntza; familientzako tailerrak; bat-bateko antzerki-dinamiketan oinarritutako tailerrak (ikasgelako giroa hobetzeko); ikasle-talde bat sortzea, bizikidetza ona bermatuko duena (talde horren hamabost egunean behingo jarraipena eta aholkularitza barne), eta abar.
IKERTZEko hezitzaileak zentrora joango dira plana gauzatzera -lehenengo fasean diseinatu eta egingo da, zuzendaritza-taldearekin batera.
Familiekin tailerrak, irakasleei prestakuntza ematea edo ikasgeletan zuzeneko lana egitea, funtsean, lan praktikoa eta bizigarria izango da.
HELBURUAK
Hezkuntza-komunitateari tresnak ematea egoera gatazkatsuei aurre egiteko, parte-hartzea sustatzeko eta ikastetxeko bizikidetza hobetzeko.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA
Planaren prestakuntzak, lanketak eta abian jartzeak ikasturte bat eskatzen du gutxienez.
Baliabide didaktikoak
Bizikidetza, Giza Eskubideak,
antzerkia eta parte-hartzea, Bizikidetza, Elkarrizketa, pentsamendua,
Euskara, Gaztelera
EAE osoan
- Ikastetxeak-Heziketa arloko elkarteak
- Haurtxoak (0-5 urte)
- Haurrak (6-11 urte)
- Gaztetxoak (12-15 urte)
- Gazteak (16-18)
- Proiektuaren garapenaren arabera.
- Diru-laguntzak eska daitezke gastuari aurre egiteko.
Ikertze Kultur Elkartea
Leire de Miguel
Programako Zuzendaria eta Hezitzailea
ikertze@ikertze.net
943 31 04 61
Plaza Txalupagillene, 2, Bajo,
Donostia
www.ikertze.org facebook.com/ikertze