Recursos
Catálogo de recursos de entidades que trabajan por la paz, la Convivencia y los derechos humanos en la CAPV.
Catálogo de recursos de entidades que trabajan por la paz, la Convivencia y los derechos humanos en la CAPV.
DESKRIBAPENA Euskal Herriko Industriak 1937-1939 gerra garaira egokitu beharra izan zuen. Ekonomiaz gaindi doan ikuspuntua eskainiko da ikastaro honetan, protagonista nagusiak izendatuko dira: ugazabak eta langileak. Garai latzak, gudak bere horretan duen gogortasunari militar orden batek gidaturiko lana gehitu behar zaion garaiak. HELBURUAK Gerra Zibilean eta gerraostean industriak eduki zuen egitekoa zabaldu, alderdi ekonomiko eta […]
DESKRIBAPENA Amekaditik, bai komunikazio-teknikak, eta bai gatazken ebazpen baketsuaren ikaskuntza eta ezagutza eskaintzen da, guztiak ere beharrezkoak trebetasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko, eta arlo espezializatuetarako neurriko plana egiten da. HELBURUAK Tailerren helburu nagusia, batetik, pertsona, profesional edota talde bakoitzaren trebetasunak auto-ezagutzea da gatazkak modu baketsuan kudeatzeko, eta, bestetik, bizikidetza hobetzen lagunduko duten teknika berriak ikastea. […]
DESKRIBAPENA Izeba Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden adingabeen izeba-osaba gisa jokatzen duten familia edo pertsona boluntarioen sarea da. HELBURUAK Izeba Proiektuaren helburua, tutoretzapean dauden adingabeen bizi kalitatea hobetzea da, euskarria eta familia erreferentzia positiboak eskainiz. IRAUPENA ETA METODOLOGIA Aldagaia, egin behar den laneko arabera. Izeba Proiektuan parte hartzeko familia edo pertsona boluntarioen moduan izena […]
DESKRIBAPENA Ekimen honen bidez proposatu nahi da abentura birtual bat on line, material digital desberdinetan zehar, ezagutzeko zein eskubide diren besteren ezinak gizakiarekin. Gure askatasuna babesteko, justizia defendatzeko, errespetuz eta elkartasunez jokatzeko beharrak hurbiltasunetik planteatzen dira, gazteek bizi izateko moduko gatazkekin, baina inguru birtual baten erosotasunetik. Azken batean, eskolarekin eta familiekin elkarlana egin nahi da, […]
DESKRIBAPENA Lehen eta Bigarren hezkuntzara zuzendutako Unitate Didaktikoak dira, ikastetxean bizikidetza ona sustatzeko, bizikidetzarekin, komunikazioarekin, adimen emozionalarekin eta gatazken ebazpenarekin zerikusia duten gaien arabera multzokatutako jardueren bidez. Jarduerak adin desberdinetara zuzenduta daude, eta gai hauek taldeka eta bakarka lantzera bideratutako Zine Forumekin osatzen dira. HELBURUAK Harreman kooperatiboak bultzatu pertsonengan. Komunikazioa, emozioen adierazpena eta enpatia sustatu. […]
DESKRIBAPENA 1998tik Gernikako Bakearen Museoak 3 bilduma nagusitan egituratutako argitalpen-ildoa sortu du: Gernika-Lumoko Historia bilduma historia eta memoria gaiez jarduten da. Museoak, Bakea eta Giza eskubideak bilduma: bakea eta giza eskubideetaz jarduten da. Besteak Argitalpen ugarik osotzen dute museoaren argitalpen-ildoa eta paperean nahiz formatu digitalean daude eskuragarri gaur egun (doan deskarga daitezke). HELBURUAK Liburu hauen […]
DESKRIBAPENA Irakasleei zuzendutako ikastaroa, giza eskubideetan hezteari buruz. “Giza Eskubideen irakaskuntza. Lehen eta bigarren hezkuntzarako ikastetxeentzako jarduera praktikoak” obran jasotako eduki, metodologia eta jardueretan oinarritzen da. Ikastaroan, batetik, giza eskubideen sorrera eta historia aurkezten da eta, bestetik, giza eskubideetan oinarritutako heziketaren oinarrizko printzipioak. Halaber, aholku praktikoak eta jarduerak eskaintzen dira, irakasleek eta hezitzaileek Giza Eskubideen […]
DESKRIBAPENA Fundaziotik, urtero, beste elkarte batzuekin elkarlanean, hainbat bidaia egiten dira UPV-EHUko Leioako Campuseko ikasle-taldeekin. Arrazoi nagusia zera da: ikasle hauek bertatik bartara ezagutzea, bisita, mintegi, taldeko jarduera eta bertan lana egitearen bidez, zer nolako lana egiten duten, lankidetzari laguntzeko eta Giza Eskubideak garatzeko programak gauzatzen dituzten erakundeek herrialderik kaltetuenetan, eskubiderik oinarrizkoenak askotan urratuak izaten […]
DESKRIBAPENA Memoria historikoa lantzeko erakusketa ibiltaria. Bi zatitan banaturik dago. Lehenengo zatian IKUSPEGI OROKORRA azaltzen da (Gerra zibila eta Frankismoaren diktaduran bai Estatu Espainian nahi Euskadin izandako bizipen eta gertakizunak). Bigarren zatian, TOKIAN TOKIKO IKUSPEGIA jasotzen da (erakusketa eskatzen digun hiriko bizipen eta gertakizunak jasotzen dira: hortaz, aldez aurretik, Bakeolak gerra zibila eta Diktadura Frankistan […]
DESKRIBAPENA Hezkuntza Altxor ezkutua: XXI. menderako Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak, Jacques Delors buru duena, UNESCOri egindako txostenaren euskal bertsioa da. Hezkuntza ezinbesteko tresnatzat jotzen da gizateriak bake, askatasun eta justizia sozialaren idealetarantz aurrera egin ahal izateko. Heziketaren oinarrizko funtzioa defendatzen du pertsonen eta gizarteen garapen jarraituan, giza garapen harmoniatsuago, egiazkoago baten zerbitzura dagoen bide gisa, […]