Bakearen Nazioarteko Eguna
Gaur, Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, Eskubidezek bi ekimen interesgarri aurkezten ditu;
Alde batetik, egun Euskadi mailan eskoletan bideratzen den giza eskubideen inguruko ekintzen nondik norakoen berri izateko ikerketa. "Giza eskubideen lana ikastetxeetan"*, Baketik Fundazioak eta Bakeola–EDE Fundazioak bideratutakoa.
Gainera, gaurtik aurrera, eta 2024ko irailera arte, "Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Kultura" online ikastaroaren laugarren edizioa hasiko da. Azken urtean Eskubidez elkarteko kide izatera pasa diren bi erakundeen, Sorginlore elkartearen eta UNRWA Euskadiren, bi gai berri biltzen dituena.