Giza Eskubideak

“Los Derechos Humanos, tu mejor instrumento” karta-sorta solidarioa

28 / 10 / 2023

DESKRIBAPENA Mahai-jokoa, haurrentzako giza eskubideei buruzko karta-sorta. Karta bakoitzak arraza bakoitzeko pertsona bat, musika-tresna bat eta haurren eskubide bat irudikatzen ditu. Honela, haurrek, jolasten diren bitartean, guztiok berdinak garela eta giza eskubide berak ditugula deskubrituko dute; aldi berean, herrialde bakoitzeko musika-tresna tipikoak ikasiko dituzte. HELBURUAK Haurrek txiki-txikitatik ikastea pertsona guztien berdintasuna eta beren giza eskubideak […]

Irakurri gehiago

“Cooperativa El Recuerdo, Guatemala” Erakusketa

DESKRIBAPENA Erakusketa hau argazki bidez esplikatzen den panel batzuetan datza. Argazkiek Jalapan, Guatemalan, eratutako kooperatiba batean burutzen diren jarduerak erakusten dituzte. Panelek emakumearen ahalduntzearekin zerikusia duten gai hauek jorratzen dituzte: bizikidetza, emakume guatemalarraren egoeraren hobekuntza, bere giza eskubideak, osasuna eta ikaskuntza. HELBURUAK Guatemalako emakumearen egungo egoera eta bera ahalduntzeko dauden baliabideak ezagutarazi, bere kabuz irten […]

Irakurri gehiago

“El Vasco de la Carretilla, Gora Vasco” Filma

DESKRIBAPENA Dokumental-film hau ikusi eta bideo-foruma. Euskaldun batek argentinarrekin izandako bizikidetza kontatzen du, apustu baten ondorioz panpa zeharkatzea erabaki zuenean, orgatila batekin ibiliz. HELBURUAK Dokumental honen bidez, argentinarrek atzerritarrekin duten bizikidetza eta elkartasuna ezagutarazi. Kasu honetan euskaldun batekin, Argentinako panpa oinez zeharkatzea erabaki zuen batekin, orgatilan bere premiak asetzeko gutxieneko ondasunak hartuta. Era berean, euskal […]

Irakurri gehiago

Homofobia Dagoeneko Historia da. Sexu Eskubideak = Giza Eskubideak Erakusketa

DESKRIBAPENA Erakusketa honekin homofobiaren aurka egiten ari den lana ezagutarazi eta ikusarazi nahi da, eta oraindik ere LGTBI kolektiboaren aurka egiten diren ekintza krudelak salatu. Erakusketa honek pertsonengana hurbildu nahi du estilo sinple batekin, LGTBIfobiaren egoera ezagutarazteko eta sexu eskubideekin eta giza eskubideekin ohitzen laguntzeko. Erakusketa honen osagarri gida bat dago, “Homofobia dagoeneko historia da. […]

Irakurri gehiago

Zine aretoak eta giza eskubideak

DESKRIBAPENA Tailer sozio-hezitzailea. Bertan, laburmetraien bidez, eskolako jendearekin lantzen dira giza eskubideekin, indarkeriarekin… zerikusia duten gaiak. Laburmetraia bat edo bi ematen dira hautatutako gaia jorratzen dutenak, ikusitako materialaren inguruko analisi txiki bat egiten da eta, ondoren, jarduera, joko eta dinamika desberdinen bidez sakontzen da gai horietan. Gainera, saio bakoitzaren gida didaktiko bat eskaintzen da. HELBURUAK […]

Irakurri gehiago

Esku-hartze komunitarioari buruzko tailerrak

DESKRIBAPENA Prozesu Zuzentzaile Komunitarioen metodologia (ProZK), Talde Hezigarriaren baliabidea erabiliz. HELBURUAK Gogoetarako talde-espazioak sortu, eguneroko bizitzaren begirada kritikoa sustatzera bideratuak. Protagonismo pertsonal-soziala garatu hazkuntza osasuntsuan. IRAUPENA ETA METODOLOGIA Motaren araberako iraupena (tertulia, tailerra, ikastaroa). Prozesu Zuzentzaile Komunitarioen Metodologia (ProZK). BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA Eguneroko bizitzan, ezinegona eragiten diguten egoerak izaten dira, gure izaera sozialarekin zerikusia […]

Irakurri gehiago

Giza Eskubideetan Oinarritutako Ikastaroa Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleentzat

DESKRIBAPENA Irakasleei zuzendutako ikastaroa, giza eskubideetan hezteari buruz. “Giza Eskubideen irakaskuntza. Lehen eta bigarren hezkuntzarako ikastetxeentzako jarduera praktikoak” obran jasotako eduki, metodologia eta jardueretan oinarritzen da. Ikastaroan, batetik, giza eskubideen sorrera eta historia aurkezten da eta, bestetik, giza eskubideetan oinarritutako heziketaren oinarrizko printzipioak. Halaber, aholku praktikoak eta jarduerak eskaintzen dira, irakasleek eta hezitzaileek Giza Eskubideen […]

Irakurri gehiago

Bruselas, Bolonia, Bartzelonarako Bidaiak

DESKRIBAPENA Fundaziotik, urtero, beste elkarte batzuekin elkarlanean, hainbat bidaia egiten dira UPV-EHUko Leioako Campuseko ikasle-taldeekin. Arrazoi nagusia zera da: ikasle hauek bertatik bartara ezagutzea, bisita, mintegi, taldeko jarduera eta bertan lana egitearen bidez, zer nolako lana egiten duten, lankidetzari laguntzeko eta Giza Eskubideak garatzeko programak gauzatzen dituzten erakundeek herrialderik kaltetuenetan, eskubiderik oinarrizkoenak askotan urratuak izaten […]

Irakurri gehiago

Bake hatzak tailerra

DESKRIBAPENA Bakearen alde lan egiten duten/zuten pertsonak ezagutuko digutu eta artearen bidez bakearen bideak zabaltzen ahaleginduko gara. HELBURUAK Bakearekin dugun konpromisoa sinatu. Bakearen alde lan egin duten pertsonen bizia ezagutu. Berezi eta bakar egiten gaituena aurkitu eta egoki erabili. Artelanaren bidez bakearen bideak zabaldu. IRAUPENA ETA METODOLOGIA Ordu bete. Hatz marken berezitasunei buruz hitz egingo […]

Irakurri gehiago

Bakerako heziketa eta giza eskubideei buruzko ikastaro monografikoa

DESKRIBAPENA 12 orduko prestakuntza-ikastaroa. Hainbat gai jorratzen dira: zer ulertzen dugu bakean hezi eta giza eskubideak entzutean? Ezindarkeriari buruzko gogoetak, bakean hezteko elementuak ikasten dira (esperientziak, taldea, lankidetza, gatazka, jolasa). HELBURUAK Bake kulturarekin zerikusia duten eta normalean erabiltzen ditugun hitz multzo bati zentzua eman. IRAUPENA ETA METODOLOGIA 12 ordu. BALIABIDEAREN BESTELAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA Kategorian, baliabide […]

Irakurri gehiago